URRIA

   31 LUHUSO

 

AZAROA

   2 GASTEIZ

   4 AZPEITIA

   9 DONOSTIA

   10 DONOSTIA

   11 DONOSTIA

   12 DONOSTIA

   13 DONOSTIA

   17 BILBO

   18 LEIOA

   19 DONIBANE

        GARAZI

   26 LARRESORO

 

ABENDUA

   1 IRUÑEA

   3 SENPERE

   4 HONDARRIBI

   6 DURANGO

   9 SOPELA

   11 MARKINA-

        XEMEIN

   16 ZUMAIA

   17 OTXANDIO

   18 ATAUN

 

ANTZEZLANA

ABIAPUNTUA:

Antzezlan honen abiapuntua Ximun Fuchs zuzendariak ‘Errautsak’ obra osatu genuen lan-taldeari bidaliriko email bat izan zen, proiektu berri baterako proposamena eginez. Ondoko hau da mezu haren eduki nagusia:

 

“Günther Anders filosofo judu alemana Annah Arrendt, Brecht edota Marcusen laguna zen. 1964an, ‘Gu, Eichmannen seme-alabak’ idatzi zuen. Liburua, gutun filosofikoa da, Eichmannen semeari zuzendua. Eichmann bahitua izan zen (Mossadek antolatua Argentinan), eta haren aurkako auzi erraldoiaren ondotik (Jerusalemen) urkatua; eta liburua, gertakari hauen ostean idatzia, noski. Jakina da ere Eichmann deportazioaren antolatzailea zela, beraz, milioika erahilketen antolatzailea, bere burua funtzionario xumetzat bazuen ere. Auzi honen ondotik, Annah Arrendtek “gaitzaren banalitatearen” teoria sortu zuen, hots, bi hitzez azalduta, gaitza deabrua ez dela azaltzen duen teoria. Eichmann funtzionarioa zen, ez zen espiritu liluragarria, eta funtzionario sinple bezala, basakeri afrusenak antolatzeko gai izan zen.

 

Hari hortatik idazten dio Günther Andersek semeari, bere aitaren biktima bezala aitortuz (azpititulua “sei milioi eta bat” da). Ez baitu, bere aitak egin zuen bezala, bere izenagatik inor epaitu nahi, Eichmann izanik ere izen hori. Eta eskatzen dio bere aitaz aldentzea, eta buru-belarri sartzea borrokan, gaitzaren itzalaren aurka, basakeriaren seme-alaben eraikin izugarrien aurka.

 

Nazismoak auzia ukan du, bai Jerusalemen, eta baita Nurembergen ere. Frankismoak ez. Eta gutun bera ezin da idatzi.

 

Zergatik diot hori? Nire bi aitatxiek gerlaren ondorioak jasan zituzten molde basatienean. Bat judu alemana zen, frantziara ihes egin zuena; haren familia guztiak (guraso, neba-arrebak etab.) Auschwitzen bukatu zuten. Juduak zirelako. Bestea euskaldun peto-petoa, eta nazien aurka gerlara joateko (ipar afrikan ziren tropa frantsesak), muga pasa zuena. “Beste aldean” ere euskaraz ari zirela ohartuta, guardia zibil bati galdetu zion geltokia non zegoen, baina euskaraz... Hilabeteak pasa zituen kontzentrazio eremu batean, erahilketak milaka ikusi ditu, infernua jasan zuen. Euskalduna zelako.

 

Joan den urtean, Lizeo bateko irakasle batek galdetu zion ikasle bati : “T'es con ou t'es basque?” (Tontoa zara ala euskalduna zara?). Eta klaseak irri egin zuen. Ikasleak berak ere. Ona txistea. Baina irakasle berak esan lezake “T'es con ou t'es juif”? (Tontoa zara ala judua zara?). Ona litzake txistea berdin-berdin, ezta?

 

Gure obra antzerkia izango da; ez gara ez filosofo, ez historiagile, ez soziologo, ez... Baina euskal antzerkiak auzia erabili baldin badu askotan bere trabesak azaltzeko plazaren erdian, egin dezagun gurea. Franco hil da eta, berez, mamu bat edo panpin txar bat besterik ez da. Baina bere ondarea beti hor da. Eta bere bilobari molde sinbolikoan itzuli nahi diogu ondare hori, bere familiari eta bereei orokorrean. Beraiek odol isurtze izurriteetan ebatsitakoa sekula ez digutela itzuliko argi da ez?”

 

 

 

ANTTON LUKU, LIBERTITZEAZ

 

Buka dezagun bortizkeriarekin. Bortizkeria ez da negatiboa antzerkian baina antzerki bera bortizkeria da. Artaud, Brecht, Brook edo denek aipatu dute Antzerkiaren ankerkeria beharra. Bizia lardaskatu behar du eta hitz hartze antinaturalista horrek hitza agerrarazi behar du biluztasunaren obzenitatean. Gure antzerkia hiltzen ari du gaien interesik gabeak eta irudi inpaktanteen faltak. Erakundeen antzerkian orde “spectacle vivant”  nozio frantsesa ezarri nahi dute. Hemen ari gara elkarri gezurka, hau edo hura biziki ontsa dela... aintzinatzen ari garela, antzerkirik ez delarik batere aipatu gauza horietan, polemikari ihes egiten dugu eta tabuak tabu daude, kulturak ez du biziarekin harremanik, lobelarra da. Aintzinatzen ari omen gara eta gure gazteak frantsesez ari dira euskarak ez duelako interesik gure ondoezaren ehotzeko. Gure begien aitzinean aldatu nahi zaio antzerkiari betidanik ukan duen funtzioa eta izatea. Bortitz hori. Irendu nahi da. Kontra iritzirik ez delako onartzen, pentsamolde antidemokratiko honek, formaz zentrismoarekin nahasten dena, oposizio guziak ukatzen ditu, deskalifikatuz. Kontra iritzia bera da bortizkeria, onar ezina, testuinguru eri horretan.”

EGUTEGIA

2017

EUSK .

FRAN .

.

.

.

.

.

CAST

2016

URTARRILA

   13 GERNIKA

   15 ORERETA

   20 ZORNOTZA

   22 OÑATI

   27 BASAURI

   28 BERRIZ

   29 ARRASATE

 

OTSAILA

   10 ZARAUTZ

   11 ALTSASU

   12 VILLABONA

   16 SANTURTZI

   17 ARRIGORRIAGA

   19 IRURITA

   24 ELORRIO

 

MARTXOA

   11 BERA

   12 ATARRABIA

   16 ERANDIO

   17 BEASAIN

   18 IGORRE

   21 HERNANI

   24 BIARRITZ

   27 DONOSTIA

   31 HENDAIA

 

APIRILA

   1 MAULE

   22 AULESTI

   28 TOLOSA

 

MAIATZA

   5 ERMUA

   6 AZKOITIA

   12 ANDOAIN

 

EKAINA

   2 ZUMARRAGA

   17 ONDARROA